
* * *
Jon Gamindek idatzitako eta Bizkaiko Gaiteroek editatutako Gaita Dantzan liburua argitaratu berri da. Durangoko liburu eta diska azokan salgai izanen den liburu honetan gaita nafarraz jotzen diren eta jo daitezkeen doinuen hautaketa zabala bildu da. Partiturez gain dantza bakoitzari buruzko iruzkin labur bat dago eta bibliografia zabala, Iñaki Irigoienen aitzinsolas interesgarriaz gain. Hartara, hautatutako musiken artean Iruñeko San Lorentzoko dantzen musikak daude, gure web gunean ere ikusgarri daudenak, errepertorioa atalean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario