Javier Notario, de rojo, con su muleta / Javier Notario, gorriz, makuluarekin. |
Con su mujer Mari Jose el día que salió de Bobo / Bere emazte Mari Joserekin, Bobo atera zen egunean. Foto / Arg. M. Ballano |
Este próximo día de San Lorenzo será el primero sin él.
* * *
Larunbat honetan Javier notario zendu zen, San Lorentzo karrikako "betikoa" zen horietarik, karrikari herriko zaporea ematen dien horietakoa. Horregatik hain zuzen, ordu oro hor izan delako, bere emazte Mari Joserekin paseoan, izkinean kupoi-saltzaile, zaldiko postu hautatik zartakoak banatuz, Alegría de Iruñan otorduak prestatzen, azken gertakarien berri emanez, do karrikako bestak antolatzen lagunduz, mundu guztiak ezagutzen zuen pertsona zen.
Llevando los arcos / Arkuak eramaten |
Beti izan da San Lorentzoko Danzanteen Kofradiatik gertu; barnean ere bai; senide ere izan da. Azken urteetan materiala eramaten laguntzen zuen, entseguen berri ematen zigun, oturuntza galantak prestatzen zituen eta agorrilaren 10 batez, San Lorentzo egunez, ez aspaldi, danzanteen Bobo lanetan ikusterik ere izan genuen.
Haciendo de Bobo el día de San Lorenzo / Bobo lanetan San Lorentzo egunez. Foto / Arg.: M. Ballano |
Heldu den San Lorentzo eguna bera gabeko lehena izanen da.
Ez adiorik!
No hay comentarios:
Publicar un comentario